miércoles, 2 de junio de 2010
BANAKAKO HAUSNARKETAK
Lorena García
Jada, Magisteritzako 3 urteak pasa dira, jada, irakasle on bat izateko ikasi behar nuen guztia ikasi dut eta orain zer?, nolako irakaslea izango naiz?. Alde teoriko eta praktiko guztiak gainditu ditut, baina irakaslea izateko prest nago?
Nire ustez bai. 3 urte hauetan, ikasitako guztia, gelan martxan jartzen badut, nire helburua beteko dut, hau da, irakaslea izatea eta batez ere, irakasle on bat bihurtzea.
Baina ikasgai hau, teknología berriak, nola sustatuko ditut gelan? Dakigunez, teknología berriak, munduan asko zabaldu eta aurreratu dira, esaterako, irratia 38 urte behar izan zituen audientzia lortzeko eta internet-ek aldiz, 4 urtetan audientzia eskuratu zuen.
Jakinda, teknologia berriak asko zabaldu direla gaur egun, eta hemendik aurrera gehiago zabalduko direla, hezkuntza mailan barneratu beharko ditugu. Horregatik, nik irakaslea izanik, nire ikasleei aukera emango diet teknologia berriekin ibiltzeko, hauekin ondo pasatzen duten bitartean.
Ikasys proiektua azaltzera etorri zirenena, egia esan, proiektua asko gustatu zitzaidan eta hausnarketa batetara iritsi nintzen; nire gelako ordutegian teknologia berria ikasgaia sartuko nuela. Hau, astean bitan izango zen, eta ohiko ikasgaiak ( matematika, adierazpen grafikoa, hizkuntza...) bertan sartuko nituzke. Horrela, haurrek beste modu batean ikasteko aukera izango dute.
Hala ere, badakit teknologia berriak gelan sartzea ekonomikoki asko eskatzea dela, baina klaustroko bileretan eskakizuna egingo nuke.
Teknologia berriak gelan sartzeko, baita ere, beste eskolako irakasleekin harremanetan jarriko naiz. Horrela, foro bat ireki dezakegu eta elkarlana trukatu ere, beste eskoletako haurrekin harremanetan jartzeko aukera izango baitute, teknologia berriak manipulatzen eta erabiltzen dituzten bitartean.
Hala ere, hau dena aurrera eramateko gure ( irakasleen) eskakizuna eta motibazioa oso garrantzitsua da. Irakasleek, teknologia berriei buruz informazioa eduki behar dute, hau da, erabili egin behar dituzte. Ez du balio esateak , teknologiekin “ gaizki” konpontzen garela, helburua haurrei erakustea eta beraiekin ondo pasatzea baita eta horretarako irakasleok gogoa eta denbora eskaini behar diegu teknologia berriei. Irakasle batek jakin behar du teknologia berriak erabiltzen gero gelan aplikatzeko.
Hausnarketa honetan, argi eta garbi utzi dut, nola barneratuko ditut teknologia berriak nire gelan, baina bukatu aurretik esan, ez diela lekua kenduko, eskulanei eta liburuko materialei, betiko metodologia ere oso garrantzitsua da eta.
Laura Landa
Atzo izan balitz bezala gogoratzen dut irakasle izateko erabakia hartu nuen eguna. Hil edo biziko erabakia iruditzen zitzaidan momentu horretan hartu beharrekoa eta ondo pentsatu ondoren amaitzear dagoen bideari ekin nion (edo hastear dagoenari?).
Hiru urtetan ikasgai asko landu ditugu, batzuk oso baliagarriak eta beste batzuk hutsuneak betetzekoak diruditenak, eta azkenekoetarikoa teknologia berrien ingurukoa izan dugu. Esan daiteke gu teknologia berrien aurrerapenekin batera hezi garela, txikitatik izan dira gure egunerokoaren parte eta gure generazioei zaila egiten zaigu hauek gabeko bizitza bat imajinatzeak (ordenagailu eta telebista gabekoa, edota kalkulagailu eta mugikorrik gabekoa). Honegatik guztiagatik, ezin dugu imajinatu hauek gabeko etorkizun bat, ezta gela barrukoa ere, noski. Hala ere, denok hauen garrantziaren jabe izan arren, irakasgaia eman dugun azkena eta bi hilabete eta erdiko iraupenekoa izan da soilik, eta ondo pentsatu ondoren, ez al zen irakasgai hau hiru urtetan zehar baliabide desberdinak aztertuz landu beharrekoa?
Bi hilabete eta erdi hauetan ikusi ahal izan dugu teknologia berrien erabilpenak ez dakarrela erosotasuna soilik, gai barietate handiagoa, sakontasun handiagoz eta lantzeko era desberdinak eskuratzeko aukera ematen digu. Ikasle bakoitzari egokitzeko aukera ematen du, eta baita talde lana era ezberdinez aurrera eramatekoa ere (bakoitza bere etxean egon arren docs taula baten bidez adibidez).
Baina alde positibo asko ikusten dizkiodan arren, arrisku handiak ere ikusten dizkiot, eta horregatik diot irakasgai honen inguruko informazioa handiagoa jasotzea ezinbestekoa dela. Nork ziurtatzen dit indibidualismorako joera hartuko duen ikaslerik ez dudala aurkituko?edota irakaslea bera izango dela inkontzienteki teknologia berrietara itxi eta beste aukera zabalak (orain artean funtzionamenduan daudenak) baztertuko dituena?
Azken finean gaur egun haur gehienak etxean ez dute hauekin aritu besterik egiten, eta batzuentzat eskola izan daiteke teknologia berririk gabe aritzen diren esparru bakarra. Eskolan ere sartzen baditugu, ordea, nola ezagutuko dituzte ikasi, jolastu eta beste zentzuetan aberasteko era ezberdinak? Nola lortuko dituzte harreman ezberdinak bizitzeko esperientziak? Nola sinistuko dute astebetean makinarik gabe beste mila gauza egin daitezkeela?
Hau da, konklusiotzat argi utzi nahi dut teknologia berrien ezagutza beharrezkoa iruditzen zaidala, eta hauek ikasgela batean ekartzen dituzten laguntzak baloratzekoak direla, baina aldi berean honekin azaldu nahi dut bide txarra aukeratuz gero ondorioak ere oso negatiboak izan daitezkeela, eta hauek haur hezkuntzako gela batean oso arriskutsuak izan daitezkeela.
Hauen erabilera zuzena edo okerra izatearen erantzuleak gu izango gera… prest al gaude erabilera zuzen bat bideratzeko?
Maddalen Iriondo
Argi dago denbora uste genuena baino askoz lehenago pasatzen dela, eta dagoeneko hiru urte pasa dira hainbeste urteetako ametsa lortu nuenetik. Jende askori esan izan diot irakasle izan nahi nuela, eta oraindik baditut nire irakasle batzuk gogoan dituztela nire hitz horiek. Eta hemen nago, “irakasle” titulua ia-ia besapean, munduari begira, eta nik zer egingo dudan galdezka. Duda asko, baina hauen atzean milaka irribarre, bilera, mintegi, lan, lagun, ezagun, talde lan, hausnarketa, bideo … eta gauza hauek azkenean dira eramango ditudanak nire bizitzara, nire hezkuntza mundura, nire izatera.
Baina azken batean bidai honetan zehar hainbat zentzu, erantzun… aurki ditut “irakasle izango naizenean, zer?” galderari. Ez da erantzun erraza, ez baitago bakarra eta ona denik, baina gaur eta orain asko baloratzen dut irakaslea pertsona bat dela, bere gaitasunak izateaz gain, badituela bere oztopoak eta hauei erantzun posibleak bilatu behar dizkiogula. Bestetik, ez dugu ahaztu beharko haurrak hezitzen ari garela, eta hauen ondoan egon behar dugula, batzuei musu, besarkada, hitz, keinu … bat eginez, eta beste batzuei txalo, opari, etab. bat emanez. Funtsean umeak hezten ari gara, etorkizuneko suhiltzaile, mediku, lorezain, hezitzaileak …, eta gure esku daukagu hauen hezkuntza, gure esku dago irudimen handikoak izatea nahi dugun, gure esku dago komunikazioak duen garrantziaz konturaraztea, bai hitzezkoa baita gorputzaren adierazten duguna, gure esku dago kooperatibismo eta elkarlan batean heztea, eta ez indibidualismoan, gure esku dago… Eta errealitatean zer da gertatzen dena, gauza asko gure eskutan, denbora gutxi, 20 ikasle egunero, 40 heldu atzetik… Hortaz, eta ikusirik aldaketek denbora beharra dutela, has gaitezen eskola irekitzen, mundura zabaltzen, irakasleak ere ikasle izaten eta jendeari aukerak ematen.
Teknologi berrien inguruan esan, ezin dela ukatu mundu horren parte direla, baina kuestionatu dezakegu edota mugatu hauen erabilera. Ikasgai honen bidez argi daukat IKTak gure lanaren baliabide bat direla, bakoitzak ikusi beharko du zer egin hauekin, baina nik argi daukat bigarren plano baterako utziko ditudala, gaur egun afektibitatearekin lan gehiago egin behar delakoan bainago. Dena dela, hau lortutakoan, ez legoke gaizki munduan ezagutaraztea, zabaltzea… eta baliteke hau egiteko teknologia berrien beharra izatea. Ondorioz, ez dezagun ahaztu zeintzuk diren gure helburu nagusiak, eta hauek betetzeko behar ditugun baliabideak ondo aukeratu beharko ditugu.
Esandako guztia laburbiltzeko esan, irakasle batek beti bidean egon behar duela, beti aurrera eginez, baina ikusiz, disfrutatuz ondoan daukan paisaia, ondoan dauzkan animalitxoak, atzean uzten dituen hodeiak, ilargiak, eguzkia, … Zertarako ahaztu pertsona garela, eta izaki guztiok bezala gauzak sentitu, bizitu, disfrutatu… behar ditugula?
Illart Betelu
Kurtsoa amaitzear dago, lan handia egin dugu hiru ikasturte hauetan eta gauza asko ikasi ditugu dudarik gabe. Baina, ikasitakoa praktikan jartzeko unea iritsi zaigu eta bakoitzak bere era edukiko du hau egiteko.
Teknologia berrietan murgildu gara azkeneko lauhileko honetan. Argi dago, eta askotan aipatu dugun bezala, teknologia berriek orpoak zapaltzen datozkigula, eta geroz eta leku gehiago hartzen ari direla. Gure lana orain, hauek nola erabiliko ditugun inguruan hausnartzea da.
Nik argi daukat, ezin ditugu alde batera utzi, beraz, hauek erabiltzea derrigorrezkoa iruditzen zait, ez gizarteak horrela eskatzen duelako, gure lanean oso erabilgarriak izan daitezkeelako baizik.
Honekin batera esan beharra daukat, ez dugula ahaztu behar teknologia berriak lan tresna bat direla eta gure lana hobetzeko eta errazteko erabili behar direla eta ez derrigorrezko jarduerak bezala.
Nire aldetik esan, teknologia berriak egunerokotasuneko jardueretan erabiltzeko asmoa dudala, jarduera hauek teknologia berrien beharra eskatzen dutenean. Argazki kamera, ordenagailua, proiektorea, bideokamera, eta bideojokoak izango dira nire lantresnak, arbela, liburuak, arkatzak eta margoekin batera. Ez dago esan beharrik, hauek menperatu eta eguneratua egon behar dudala hauei etekin handiena atera ahal izateko. Beraz, ikastaroak eta egunean jarraikako erabilera izatea beharrezkoa ikusten dut.
Bukatzeko esan argi daukadala teknologia berriek ez dietela lekurik kenduko eskulanei edo liburuei, biek izango dute lekua nire klaseetan.

TALDEKO HAUSNARKETA
Azken hausnarketa honekin emango diogu amaiera ikasgai honi eta aldi berean, magisteritzako ikasketei. Hiru urte pasa dira dagoeneko eta azken klasera iritsi gara salto batean.
Joxemik, ikasgai honekin ikasitakoaz hausnartzea eskatu digu. Eta kostatzen zaigu honi hasiera ematea gauza asko baitira ikasi ditugunak eta ez dira teknologia berrietan bakarrik zentratzen, gu pertsona bezala ikasitakoarekin ere zerikusia dute.
Alde batetik, eskertu behar diogu Joxemiri bere metodologiaren aldaketa. Honekin ikasi dugu, irakasle batek bere metodologia aldatzen eta eguneratzen egon behar duela etengabe. Ezin da metodologia bakarrarekin irakatsi, ikasle taldeari egokitu beharrekoa den zeregina da irakasleentzat. Honela Joxemik, teknologia berrietaz dakiguna ikusita, bere metodologia aldatzeko beharra ikusi zuen eta metodologia berriarekin hasi gara aurten. Baina aldi berean, hainbat programa erabiltzen ikasi dugu gure lana aurrera ateratzeko.
Bestalde, talde lanean lan egiteko aukera eman digu, hau beti da aberasgarria, denok baitugu zerbait irakasteko eta nola ez ikasteko ere. Talde lanak bata besteari irakasteko aukera ematen du. Baita antolaketa bat eskatzen du lana ondo atera dadin. Honi gehitu harreman pertsonalak estutzeko aukera handia ematen duela, taldekideok harreman handia egin dugu. Ez bakarrik ikasleon artean, irakasle- ikasle erlazioa oso baikorra izan da. Irakasleak ez du agintariaren papera hartu, laguntzailearena baizik eta hurbiltasun honek oso motibagarria gertatu zaigu.
Gainera, lauhileko osoa pasa dugu teknologia berrietaz eztabaidatzen honen onurak eta arriskuetaz. Gure ikuspegi kritikoa garatuz.Argi dago, denok ez dugula ikuspegi berdina baina azkenaldian teknologia berriek indar handia hartu dute eta taldekideok bat egiten dugu hauen kontra egin beharrean, hauei etekin handiena atera behar zaiela pentsatuz.
Bukatzeko, ikasgai honekin inplizituki ikasi dugu lanaren eta hitzen arteko erlazio zuzena. Planteatu diren helburuak bat egin dute egin dugun lanarekin. Honek lagundu digu hiru urte hauetan zehar izan ditugun ikasgai batzuk ikuspegi kritiko konstruktibo batekin baloratzeko. Askotan, aipatutako ikasgai hauetan, irakatsi nahi izan digutena kontraesan handi baten barruan kokatzen zen. “Klase magistralak ez dira eraginkorrak” esaten ziguten klase magistral bat ematen ziguten bitartean.
Laburbilduz, ikasgai honek hausnartzeko aukera eman digu bai gaiaren inguruan bai eta hiru urte hauetan ikasi dugunaren inguruan.
Illart Betelu - Laura Landa – Maddalen Iriondo - Lorena García

miércoles, 26 de mayo de 2010
TALDEKO EGUNEROKOA
Eguneroko honetan, saio bakoitza nolakoa izan den azalduko dizuegu. Egun bakoitzean taldeko batek azalduko dizue, nondik norakoa izan den saioa.
LEHENENGO SAIOA!!!!!! (2010/3/24)
Kaixo lagunak!!!!!
Aurten berriro zuekin!!!!! esperientzia berriak ikasteko prest???? Animo!!!!!!!
Gaur teknologia berrriaren lehenengo saioa eduki dugu. Ikasgai honen irakasle berria ezagutu ondoren, ikasgaia zertan datzan azaldu digu, lanak, postfolio, elkarrikertuz, ebaluazioa.... Ondoren 4ko taldeak egin ditugu, hilabete eta erdi honetan lana egiteko. Nire taldekideak Laura Landa, Maialen Iriondo eta Illart Betelu dira eta gure taldearen izena Txorimongiak dira.
Gure taldearen izena pentsatu ondoren, Illart, blogaren estetikaz arduratu zen, bitartean 3 neskek lehenengo lanaren aurreiritzietaz hitz egin genuen; praktiketan ikusi genuena, zerekin konparatu daiteke...
Lan asko egin ondoren, klasea amaitu zen, eta pentsatutako guztia orri batean idatzi genuen, hurrengo egunena lanean jarraitzeko.
Beno talde honen eta nire lanaren berri izan nahi baduzue, nire orrian edo http://txorimongiak.blogspot.com blogean izango gara.
Ondo segi,
2.SAIOA (2010/03/25)
Gaurkoan Joxemi Correaren ikasgaiaren bigarren saioa izan dugu eta atzoko aurkezpenaren ondoren, pixkanaka gauzak erabakitzen hasi gara. Hasteko, taldeak egin ditugu, eta azkenean Illart Betelu, Laura Landa eta Lorena Garcíarekin nago. Hau horrela izanda, taldeko bloggerako "Txorimongiak" izenaz bataiatu gara.Behin saioarekin hasita, lehen lanarekin hastea erabaki dugu, bakoitzak bere praktikako zentroan teknologia berriei buruz ikusi duguna idatziz. Horretarako pentsatu dugu hoberena izango dela bakoitzak etxean pentsatzen joatea zer ikusi duen, eta blog pertsonalean igotzea. Eta ondoren, taldean bakoitzak bere ekarpenak egingo ditugu eta ondorio batzuetara iritsiko gara, non ondorio hauek gure taldeko bloggean jarriko ditugun.Beste alde batetik, ikasgai honetan egingo dugun lan sakona egiteko proposamenak egiten joan gara eta azkenean uste dugu hoberena "ipuin multimediak" izango direla, eta hortaz, hauen erabileraz eskolan baita eskolatik kanpo ere ikusteaz gain, haien deskribapenak ere egiteko asmoa izango dugu.Hemendik aurrera, lanean jo ta fuego ibili beharko gara!!!!
3. SAIOA ( 2010/4/14)
Hementxe gaude berriro!
Oporrak bukatu zaizkigu dagoeneko, baina tira! uda iristeko gutxio falta dela pentsatu beharko dugu...
Gaurko klasean, hasieran irakasleak irakasgaiaren egutegia azaldu digu. Bertan, egin behar diren lanak zehaztutak daude, nola eta noizko egin behar ditugun ere.
Ondoren lehenengo lanari ekin diogu, hau da, IKTko ESKOLAREN PRAKTIKAREN AZTERKETAREKIN.
Lehenengo docs dokumentua zer den ikusi eta talde bakoitzak berea sortu du. Hasieran ez dugu arazorik eduki baina taldekideak gehitzeko orduan batzuk arazoak eduki ditugu. Nik adibidez, nire betiko korreoarekin ezin izan dut egin eta gmail korreo bat sortu behar izan dut. Arazotxoak konpontzean taula sortu eta baliabide ezberdinak jarri dituko bakoitzaren eskolaren izenarekin batera.
Biharko lana taula bukatzea izango da.
Animo azken txaparekin!
4. SAIOA (2010/04/15)
Oporretatik bueltan eta azken txanpa izanda gogotsu etorri gera klasera. hala ere, lan handia daukagu oraindik eta erritmoa hartzen hasi beharko dugu.
Gaurkoan Joxemik documentos corpartidos sistema azald digu lehenengo lana egiteko. horretarako, gmail-en kontu bat egin eta taldekide guztiek manipulatu dezaketen dokumentu bat sortu dugu. bertan, eskolan ikusitako taula bat osatzen hasi gara, eskolen arteko konparaketa egiten hasteko.
5. SAIOA (2010/4/21)
Iepa lagunak!!!
Gaur bostgarren saio izan dugu, egia esan egun arraroa izan da, izan ere, sarea erori da eta ezin izan dugu lan handia egin. Sarea lortu dugunean aurkezpenekin hasi gara, baina berandu zenez aurkezpen gutxi egin dira.
Beste aldetik, taldean gure hausnarketekin bukatu egin dugu eta biharko eguna aprobetxatuko dugu, aurkezpena prestatzeko ( power point ). Hasieran esan bezala, denbora gutxi eduki dugu lana egiteko, espero dugu biharko eguna gaurkoa baino baliagarria izatea.
6.SAIOA (2010/04/22)
Egunon!!!!!!Gaurkoan unibertsitatera iritsi eta ordenagailuen sarea erorita zegoela esan digu irakasleak. Lanik ezin genuenez egin, ezta gaurko pentsatuta zeuden aurkezpenak entzun, kafetxo bat hartzera joan gara denok elkarrekin. Ordu bete pasa ostean, Joxemi azaldu zaigu esanez berreskuratu dela sarea eta berriro ere gelara etorri gara. Azken batean oso denbora gutxi izan dugu asteartekoen taldekoek aurkezpenak ikusteko, baina bi taldek gutxienez, Marta, Oaia, Nerea, Marina eta Iratirenak, baita Aitor, Myriam, Ane eta Idurrerenak izan dute aukera haien esperientzia eta ikusitako gure kontatzeko.Biharkoan, guk gure konparaketa bukatu egin dugu, eta power pointa bukatuko dugularen esperantzaz; bihar arte!!!!
7. SAIOA (10-04-28)
Iepaa!!
Berriro ere berri gehiagorekin gatoz. Gaur klasea hasi bezain pronto Joxemik power pointak blogera igotzen erakutsi digu. Guk, orian artean, aurkezpenak bideo bihurtu eta bideo moduan igotzen genituen, hau da tranpatxo txiki baten bidez, baina orain power pointa zuzenean igotzen ikasi dugu.
Ondoren atzo egindako aurkezpenean aipoaturiko ondorioei buruzko hausnarketa falta zitzaigula ohartu gara, eta horri ekin diogu. 20 lerroetan azaldu ditugu atzo aurkezpenean aipatutako ondorio eta proposamenak.
Azkenik, hemendik aurrera egin beharreko lana gai bat jorratzea denez, Joxemirekin lanaren nondik norakoez aritu gara. Gure gaia bideo jokoak dira eta hauen inguruan landuko dugunaz jardun dugu.
Besterik gabe, klasea bukatzeko Joxemiren pantaila digitala frogatzeko aukera eduki dugu eta honekin jolasten eman diogu bukaera klaseari.
datorren astean gehiago eta hobeto!
aioo!
8. SAIOA (2010/04/29)
Iepa.
IKTren lanari amaiera emateko, gure aurkezpenaren garaia iritsi zaigu. Gure lanaren berri eman diegu gure ikaskideei.
Gu bezala beste talde batzuk ere egin dute beraien lanen aurkezpena.
Honek klaseordu osoa hartu digu eta ez digu beste gauzarik egiteko denborarik eman.
Honekin, amaiera eman diogu klaseari eta hurrengo klasean egingo dugunaren inguruan mintzatu gara.
9. SAIOA (2010/05/5)
Gaurkoan lan eta lan ibili gara. Hasteko, Joxemik slide sare eta scribb aurkeztu digu gure power pointeko aurkezpenak blogera igo ahal izateko. Guk, bideo bezala igota genekan baina Joxemik kopiatu ahal izateko programa hauekin formatua aldatu eta berriz igo degu gure blogera.
Bestalde, eskolan konparaketan ondorioak jartzea ahaztu zitzaigun eta ondorioak idazten hartu dugu denbora dexente, gure lanaren zati garrintzitsuenetariko dela pentsatzen baitugu. Ondoren, Joxemirekin bileratxo bat antolatu dugu, bilera inprobisatua, gure gaiaren nondik norakoa eztabaidatzeko.
gure gaia aukeratua daukagu, Bideojokoak, baina lana egiteko ez genekan oso argi nola planteatu. Joxemik, lana egiteko gakoak azaldu dizkigu eta horrekin hasi gara. denboraz justu ginela konturatu gara eta hurengo egunerako uztea erabaki dugu.
falta ziren minutuetan Joxemik pantaila digitala erabiltzeko gonbitea eskaini digu eta guk onartu. Pantaila digitalarekin ibili gara eta Joxemik galdera bat planteatu digu; Zuen ustez beharrezkoa/erabilgarria izango zen pantaila digital bat haur hezkuntzako klaseetan?
Nik ez det oso ondo ezagutzen pantaila digital batek dituen erabilera guztiak, baina honek eskatzen dituen baliabide guztiak lekua behar dute (kainoia, ordenagailua, pantaila...) haur hezkuntzako gelak ez dira oso handiak izaten eta txokoek lekua hartzen dute gelan. hala ere, erabilera handia dutela uste dut, beraz, 5 urteko gelan ez zait gaizki iruditzen horrelako pantailak jartzea, hori bai irakasleak ondo erabiltzen jakin beharko luke pantailari zuku guztia atera ahal izateko.
10. SAIOA (2010/05/06)
Kaixo lagunok!!!
Gaurko saioan, klasera sartu baino lehen Joxemirekin egin dugu topo pasiloan, eta gure lanean nondik nora joan gaitezen esan digu. Idei batzuk aztertu ditugu, baina biharko saiorako utzi ditugu,izan ere, gaur aurkezpenak entzuten egon gara eta.
Gaurko aurkezpenak ere, interesgarriak eta batez ere baliagarriak izan dira, izan ere, eskola desberdinak aztertzeko aukera izan baitugu, baita kide bakoitzak duen iritzia jakiteko eta hausnartzeko ere.
Gaurko aurkezpenekin, lehenengo lana bukatutzat eman dugu, orain talde bakoitzak egindako hausnarketa eta power point-ak bere blog-ean zintzilakatu beharko ditu. Guk, txorimongiak, jada jarri dugu,eta zuen zain gaude edozein galdera edo iritzi jasotzeko. Animatuzaitezte!!!!
Hurrengo klaserako, hau da biharko, bideojokoen gaia hasiko gara aztertzen; hortaz, informazioa biltzen joango gara, baita nondik norakoak zehazten ere.
11. SAIOA (2010/5/12 ):IKASYS PROIEKTUA
Kaixo!!!!Gaurko saioan Ikasys proiektoaren hitzaldia eduki dugu. Bi neska etorri dira proiektoa nondik nora den, hitzaldia areto nagusian izan da. Bertan klasekide guztiak bildu gara eta txintxo txintxo entzun ditugu beraien azalpenak. Hitzaldiaren ikuspuntu guztiak, taldeko blogean zintzilikatu dugu, txorimongiak.blogspot.com. Zuen galderen zain gaude!!!!! Animatu!!!!!
12. SAIOA (2010/5/13)
Iepa !!!!
Gaur 12. saioa eduki dugu eta lan handia egin dugu. Lehenengo taldea bitan banatu da, batzuk bideojokoetan murgilu dira, 25 lerrotako sarrera egin dute eta besteak atzoko Ikasys proiektuaren hitzaldiaren laburpena egin dute eta aldi berean taldeko blogera igo dute. Jada lanean murgildu gara eta laister gure artikuluaren berri izango duzue.
Besterik gabe, ondo izan!!!!
13. SAIOA (2010/5/19): AMARA BERRI HITZALDIA
Kaixo!!!!
Gaur Amara Berri inguruko hitzaldi bat izan dugu. Nondik nora joan den jakiteko eta gure azalpeneak zeintzu diren ikusi nahi baduzue, gure taldeko blogean sartu eta bertan ikusiko duzue.
Zuen galderen zain gaude.
Ondo segi!!!
14. SAIOA (2010/5/20)
Iepa!!!
Gaur 14. saioa eduki dugu eta lanez gainezka ibili gara. Gaur egunkarirako artikulua bukatzen ibili gara, jada, bukatuta genuen, baina Joxemirekin bilera bat eduki dugu, eta berak nola nahi zuen azaldu digu. Orduan, eginda geneukana aldatu dugu, taulak eta helbideak txertatuz.
Ondoren, gure lanari buruz (bideojokoak) bideoak bilatzen egon gara, gure blogean zintzilikatzeko. Konturatu gabe, 11:30ak eman dira eta bukatu behar genuela esan digu. Hala ere, artikuluaren lana bukatu dugu, nola gelditu zaigun ikusi nahi baduzue, gure blogean zintzilikatuta dago, baita ere bakoitzaren paper zorroan.
Zuen gustooa izatea espero dugu.
Besterik gabe, ondo izan!!!
15. SAIOA (2010/5/26)
Kaixo kaixo!!!
Gaur 14. saioa izan dugu eta lanak bukatzen ibili gara. Lehengo, Joxemiren web gunean sartu eta berak zintzilaktutako taulak irakurri ditugu, ondoren gure lanetan falta zitzaiguna gehitu dugu. Lehenengo, taldeko blogean , taldearen aurkezpena egin dugu honekin batera gure argazkia eta komentarioa jarri dugu. Bigarren, bakoitzaren paper zorroan, aurkibide bat egin eta gure lanak linkatu ditugu. Hirugarren, taldeko blogeo egunerokoa txukutzen egon gara, izan ere, ez genuen eta banakako paper zorroetatik, kopiatzen egon gara. Dena bukatuta geneukanean, konturatu gara, IKT-ko taula zintzilaktu gabe genuela eta horixe egin dugu, zintzilikatu. Gaurkoz, hori izan da guztia, bihar lanak amaitzen jarraituko dugu.
Bihar arte, ondo izan!!!
16.SAIOA (2010/5/27)
Kaixo!!!
Gaur 16. saio izan dugu, eta gelara sartu orduko, Joxemik egindako egunkaria banatu digu. Azkenean klaseko guztien artikuluak ez ditu sartu, denboraz larri ibili garelako. Baina, gelako guztien lana da eta ez bakarrik egunkarian agertzen diren artikuluen egileak, talde bat gara denok.
Gero, mapa kontzeptualari ekin diogu. IKasgai honetan egindako lanak, bete ditugun helburuak...mapa kontzeptualean jarri dugu. Egia esan bertan jasota daude, gure zeregin guztiak.
Taldeko hausnarketa ere egin dugu, orain bakarrik gure hausnarketa pertsonalak gelditzen zaizkigu, horretarako bakoitzak etxean egingo du, eta hurrengo saioan taldeko eta bakarkako hausnarketak zintzilikatuko dugu, mapa kontzeptualarekin.
Era berean, bideojokoen lanari amaiera eman diogu, ahal dugunean taldeko blogean igoko dugu.

Bideojolasen lan osoa
Kaixo lagunok!!!!
Hainbeste egun igaro ondoren eta ikusiz oporrak bertan ditugula, gure lanei amaiera ematen gabiltza. Hori dela eta, Teknologia Berriko bideojolasen inguruko lana bukatu egin dugu, baita hemen zintzilikatu ere.
Prest gaude zuen iradokizun, ondorio, hausnarketak ... entzutera, beraz ez izan beldurrik gauzak idazteko orduan.
Besterik gabe, Txorimongien partetik izan huntsa!!!!
Bideojolasak lana

viernes, 21 de mayo de 2010
jueves, 20 de mayo de 2010
AMARA BERRIKO IKT-AK
Kaixo lagunok!!!
Atzokoan Amara Berri eskolakoak etorri ziren gurera. Alde batetik Antxonek hainbat saiakera egin ondoren haien Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua irakurtzeko, zertzelada batzuk eman dizkigu
ikastetxe honen inguruan, baita haien helburuei buruz ere.
Azken batean, haiek haurraren garapen kognitibo, sozial eta emozional bat izatea dute xede nagusitzat, eta honetarako hainbat oinarri metodologikoetan oinarritzen dira:
- Ikas- eta irakas-prozesua: erritmo indibiduala mantenduz, baina aldi berean elkarrekin ikasiz.
- Irakaslearen funtzioa eta eskuharmena: ikasketa autonomoa izan dezaten saiatzen, baita seguritate eta konfiantza bat eskaintzen.
- Ikaslea ikas-prozesuan kokatzea eta inplikatzea: hedabideak (hau da, IKT) honen erdian egongo lirateke, egiten dituzten lan guztiei zertarako? galderari erantzun bat emanez; era honetan, proiekzio sozial bat lortzen da.
- Oinarrizko baliabide pedagogikoak: hedabideak eta mediateka (liburutegia).
Ikasketa baita irakasketa metodo honek hainbat antolaketa eskatzen ditu, batez ere egitura aldetik, eskola honetan adinen arabera nahastu egiten dituzte, honela 1. mailako ikasle bat 2. mailako batekin egonaz klasean. Eta honek halaber, zikloko programak ondo egituratuak eta hitzartuak egotea. Dena den gogorazi behar da hau soilik Lehen Hezkuntzan egiten dutela, beraz Haur Hezkuntzarako beste antolaketa bat dute.
Armandori txanda emandakoan, hark hedabideen nondik norakoak azaltzen hasi da. Bere aburuz, garrantzitsua da ikasleek egiten dituzten lanek irteera erreala izatea, hala nola: hitzaldi, erakusketa, antzerki, telebista, etab. honela besteek haien lanaz disfrutatzeko aukera emanez. Hortaz, haien helburuak bi izango lirateke batik bat:
1) Eskolan egiten diren lanei zertarakoa eta irteera ematea
2) IKT-en munduan sakontzea
Hau honela izanik, prozesu honek hainbat ezaugarri izan behar ditu, besteak beste:
• Egunero irekia egon behar du (eskaera panela izaten dute ordua eskatzeko, adibidez telebistarako)
• Ikasle guztiek parte hartzen dute
• Ikasleen antolaketa eskatzen da: hauteskunde, batzarrak, ordezkariak: prentsa, telebista, irratia, txikiweb, Agenda 21, jangela…
Antolaketa honen nondik norakoak hobe zehazteko ikasleek egindako bideo bat jarri digute, eta ostean, zein hedabide lantzen dituzten erakutsi dizkigu, baita nola egiten dituzten:
- Prent
sa: egunero; kazetariak 3.zikloko 4 ikasle; egunero fotokopiatua irakurtzen dute gela bakoitzean. ABE (Amara Berriko Egunkaria) deitzen da.
- Irratia: auzoan emititzen da; webean ere entzun daiteke; 2. zikloko 2 ikasle. ABI (Amara Berriko Irratia) deitzen da.
- Telebista: gela guztietan ikusten dute; webean ere ikus daiteke; 3. zikloko 4 ikasle; grabatu (goizean) eta editatu (arratsaldean). ABT (Amara Berriko
Tel
ebista) deitzen da.
- Txikiweb: ikasleen web-a da; 3. zikloko 2 ikasle (webmasterrak deiturikoak) egiten dute.
Behin guztia hau aurkeztutakoan, berriro ere bideotxo bat jarri digute, hau ere ikasleek egina eta hedabideak hobeto azaltzeko helburua dauka, baita nola lan egiten duten erakustekoa ere.
Taldearen iritzia:
Gogoratu beharra dago Amara Berrikoek lan egiten duten metodologiak ospe handi duela, baina ospe eta fama horren atzean, hainbat urteetan zehar eginiko lana nabaritzen da. Lehengo eta behin, uste dugu Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan, baita bere beste hainbat proiektuetan azaltzen den helburuak nahiz zereginak ondo bermatzen direla gero haurrek egiten dituzten lanetan.
Bestetik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu egiten dituzten lanek nolabaiteko erreperkusio edo oihartzun bat izan behar dutela, bestela egindako esfortzu guztia ezerezean gelditzen da. Hortaz, eta lan hauei irteera emateko bideetako bat IKTen erabilera uztartzea aukera on bat izan dela argi dago.
Azkenik, asko eskertzekoa da egindako azalpenak hain modu argian egin izana, galderarik ez egonez eta gutxi gorabeherako ideia bat egitea haien funtzionamenduaren inguruan.
Besterik gabe, jakin informazio gehiago eskuragarria dagoela web-orrialde honetan: www.amaraberri.org
Izan huntsa!!
Atzokoan Amara Berri eskolakoak etorri ziren gurera. Alde batetik Antxonek hainbat saiakera egin ondoren haien Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua irakurtzeko, zertzelada batzuk eman dizkigu
ikastetxe honen inguruan, baita haien helburuei buruz ere.Azken batean, haiek haurraren garapen kognitibo, sozial eta emozional bat izatea dute xede nagusitzat, eta honetarako hainbat oinarri metodologikoetan oinarritzen dira:
- Ikas- eta irakas-prozesua: erritmo indibiduala mantenduz, baina aldi berean elkarrekin ikasiz.
- Irakaslearen funtzioa eta eskuharmena: ikasketa autonomoa izan dezaten saiatzen, baita seguritate eta konfiantza bat eskaintzen.
- Ikaslea ikas-prozesuan kokatzea eta inplikatzea: hedabideak (hau da, IKT) honen erdian egongo lirateke, egiten dituzten lan guztiei zertarako? galderari erantzun bat emanez; era honetan, proiekzio sozial bat lortzen da.
- Oinarrizko baliabide pedagogikoak: hedabideak eta mediateka (liburutegia).
Ikasketa baita irakasketa metodo honek hainbat antolaketa eskatzen ditu, batez ere egitura aldetik, eskola honetan adinen arabera nahastu egiten dituzte, honela 1. mailako ikasle bat 2. mailako batekin egonaz klasean. Eta honek halaber, zikloko programak ondo egituratuak eta hitzartuak egotea. Dena den gogorazi behar da hau soilik Lehen Hezkuntzan egiten dutela, beraz Haur Hezkuntzarako beste antolaketa bat dute.
Armandori txanda emandakoan, hark hedabideen nondik norakoak azaltzen hasi da. Bere aburuz, garrantzitsua da ikasleek egiten dituzten lanek irteera erreala izatea, hala nola: hitzaldi, erakusketa, antzerki, telebista, etab. honela besteek haien lanaz disfrutatzeko aukera emanez. Hortaz, haien helburuak bi izango lirateke batik bat:
1) Eskolan egiten diren lanei zertarakoa eta irteera ematea
2) IKT-en munduan sakontzea
Hau honela izanik, prozesu honek hainbat ezaugarri izan behar ditu, besteak beste:
• Egunero irekia egon behar du (eskaera panela izaten dute ordua eskatzeko, adibidez telebistarako)
• Ikasle guztiek parte hartzen dute
• Ikasleen antolaketa eskatzen da: hauteskunde, batzarrak, ordezkariak: prentsa, telebista, irratia, txikiweb, Agenda 21, jangela…
Antolaketa honen nondik norakoak hobe zehazteko ikasleek egindako bideo bat jarri digute, eta ostean, zein hedabide lantzen dituzten erakutsi dizkigu, baita nola egiten dituzten:
- Prent
- Irratia: auzoan emititzen da; webean ere entzun daiteke; 2. zikloko 2 ikasle. ABI (Amara Berriko Irratia) deitzen da.
- Telebista: gela guztietan ikusten dute; webean ere ikus daiteke; 3. zikloko 4 ikasle; grabatu (goizean) eta editatu (arratsaldean). ABT (Amara Berriko
Tel
ebista) deitzen da.
- Txikiweb: ikasleen web-a da; 3. zikloko 2 ikasle (webmasterrak deiturikoak) egiten dute.
Behin guztia hau aurkeztutakoan, berriro ere bideotxo bat jarri digute, hau ere ikasleek egina eta hedabideak hobeto azaltzeko helburua dauka, baita nola lan egiten duten erakustekoa ere.
Taldearen iritzia:
Gogoratu beharra dago Amara Berrikoek lan egiten duten metodologiak ospe handi duela, baina ospe eta fama horren atzean, hainbat urteetan zehar eginiko lana nabaritzen da. Lehengo eta behin, uste dugu Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan, baita bere beste hainbat proiektuetan azaltzen den helburuak nahiz zereginak ondo bermatzen direla gero haurrek egiten dituzten lanetan.
Bestetik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu egiten dituzten lanek nolabaiteko erreperkusio edo oihartzun bat izan behar dutela, bestela egindako esfortzu guztia ezerezean gelditzen da. Hortaz, eta lan hauei irteera emateko bideetako bat IKTen erabilera uztartzea aukera on bat izan dela argi dago.
Azkenik, asko eskertzekoa da egindako azalpenak hain modu argian egin izana, galderarik ez egonez eta gutxi gorabeherako ideia bat egitea haien funtzionamenduaren inguruan.
Besterik gabe, jakin informazio gehiago eskuragarria dagoela web-orrialde honetan: www.amaraberri.org
Izan huntsa!!
jueves, 13 de mayo de 2010
IKASYS PROIEKTUA
Kaixo lagunak!!!
Atzo, Ikasys proiektuaren hitzaldia izan genuen, horretarako areto nagusian bildu ginen. Hitzaldian zer azaldu ziguten azalduko dizuegu eta ondoren gure iritzia emango dizuegu.

Dakigunez, gaur egun, teknologi berri asko daude, mp3, mp4, ordenagailuak...eta hauek denak abiadura azkarrarekoak dira. Teknologia berriak teknika berri bat da, baina hauen erabilpenak ez du inongo beldurra emango, guztiok manipulatu ditzakegun gauzak baitira. Gainera, hauen audentzia asko igo da, adibidez; internetek 4 urtetan audientzia eskuratu zuen eta irratiak berriz, 38 urte behar izan zituen audientzia lortzeko.
Gaur egungo haurrak IKT-aren ezagutzean eta erabileran prestatu behar ditugu. Ikasleari bizitza guztirako baliagarri izango dituen oinarrizko baliabideak eskainiz. Haurra ezagutza sortzaile izan behar da, ideiak ekoiztu etab. eta hauen ezagutzak komunikatzen direnean sortzen dira. Bere autoikaskuntza ekintzetan oinarritu behar da.
Baliabide digitalak, modu eraginkorrean eta etikoki erabiliak izan behar dira, eta baliabide hauetan trebatu behar ditugu; bania nola? Ba elkarlanean, informazioa kudeatzen, ekintzaileak izaten eta honekin guztiarekin ezagutza sortzen eraman dezakegu aurrera.
Nola landu IKT konpetentziak? Hauek ohiko jardueretan txertatuz; natur, euskara, ingurunea... Txanela eta Ostadar proiektuetan, baliabide hauen bitartez konpetentziak landu daitezke, adibidez; gelako blogak eginez, foroak....
Zertan datza Ikasys proiektua?
2000. urtean Ikasys proeiektua martxan jarri zen. Baina azkeneko urte hauetan garapen mailagatik ezagun izan da.
Ikasys proiektuak bi helburu ditu. Lehenengoa, konpetentzia orokor eta espezifikoen lorpenerako baliabideak garatzea. Bigarrena, ikasgelan sortzen diren behar pedadogikoei erantzutea. Helburu hauei erantzuna emateko, proiektuak baliabide multzo bati egiten dio erreferentzia: jakintzari, egiten jakiteari eta izaten jakiteari. Baliabide horiek behar ditu eremu jakin bateko egoera ba
ti irtenbidea eraginkortasunez emateko. Horretarako ikasleek baliabide horiek mobilizatzeko aukera dute.
Ikasys proiektuak konpetentzia batzuk ditu ere: komunikatzea, norbera izatea eta ikasten ikastea.
Proiektuaren behar pedagogikoak ikasle bakoitzaren erritmoaz, hainbat eduki lantzeko ariketa eginez eta buruz ikasiz barneratzekoak dira.
Arazoei zein irtenbide ematen zaie gaur egun?
- Ikasliburuak erabiliz
- Koadernoak
- Fitxak, fotokopiak...
Ikasys proiektuan parte hartzen duten haurrak autonomi osoz egiten dute lan. Bakoitzak bere ordenagailua du, ez dira egiten taldeko lanak, bakoitzak berea egiten du. Irakaslearen rola ere aldatu da, adibidez, ez dituzte hainbeste etxeko lan bidaltzen, gelako orduak aprobetxatzen dituzte lanak egiteko.
Ikasys proiektuak, sistemarako osagaiak ditu; Hardwarea: web zerbitzaria, armairu + wifi routerra eta ikasbook. Honekin eduki kurrikularrak zehazten dira; memorizazioa eta ulermena, eta gelako aniztasuna lantzea.
Nola lantzen dute proiektua gelan?
LH-ko haurrentzako ordu erdiko saioak proposatzen dituzte.
DBH- ko gazteentzako ordu bateko saioak proposatzen dituzte.
Beraien egutegian, egunero ikasys proektua txertatzea gomendatzen dute, eta ez egun bakarrean saio guztiak sartzea.
Proiektuan ikasleek erantzun zuzenak ikusteko aukera dute beti, horrela beraien kabuz ariketak zuzentzeko aukera dutelako. Saio bakoitzean ikasle guztiak koska berri batetik hasten dira, bukaera anitzak izanik. Ikasleari aurrerapen maila eta zuzentasuna pantailan agertzen zaizkio. Emaitza guztiak jasotzen dira, irakasleak ikusteko ( Inspektorea). Honek, aukera handia ematen du, ikaslearen ibilbidea ikusteko.
Ikasys proiktuaren ebaluazioa EHU-ko Filosofia eta Hezkuntza zientzien fakultateko HIDM taldeak gidatu zuen. Talde honek bi helburu jarri zituen; Ikasys proeiktuak izan duen eragina baloratza eta aplikazio prozesua baloratzea.
Azkenik, Ikasys proiktuak errendimenduaren hobekuntzan eragin izan du; 2. , 4. , eta 6. , mailan. Hobekuntza arlo guztietan eman zen. Ikasleen motibazioan, kontzentrazioan, autonimian eta metakognizioan eragin handiagoa izan du.
Taldeko iritzia:
Gure ustez, Ikasys proiektuak jartzen dituen helburu eta zereginek haurraren ikaste prozesuan eragin handia dute. Haurrek teknologia berriekin harremana dute, eta harreman hau sendotzen dute ikasten duten bitartean.
Ikasys proiktua ezagutzea oso positiboa izan da guretzako, izan ere, oso proiektua aurrerakoia dela iruditzen baitzaigu, etorkizunean teknologia berriak gaur egun duten garrantzia edukitzen jarraituko dutelako.
Azkenik, irakasle izango garenez eta proiektu hau aurrera eramaten duten eskola batean aurki gaitezkenez, proiektuaren ezagutzaren jabe izatea guztiz aberasgarria da.
Proiektuaren informazio gehiago eskuratu nahi baduzue orrialde baten helbidea emango dizuegu:
http://www.ikasys.net/ eta beraiekin harremanetan jarri nahi ez gero hurrengo helbidera idatzi dezakezue: ikasys@ ikastola.net
jueves, 6 de mayo de 2010
Bideojolasak (1.fasea)
Kaixo lagunok!!!
Gaurkoan buru belarri ibili gara gure proiektuarekin. Honetarako bideojolasen gaia aukeratu dugu, gaur egun pil-pilean dagoelako eta gai zabal bat denez, ikertzeko aukera izango dugulakoan baikaude.
Lehenendabizi, helburuak finkatzen hasi gara, eta honetarako Teknologia Berriko helburu nagusiak hartu eta antzeko helburuak ipini ditugu gure gaiaren inguruan galderak bezala. Gero, ordenatu egin ditugu gure interesen arabera (orokorretik zehatzera, eskola eta Haur Hezkuntzara). Hauek dira gaurkoan bururatu zaizkigunak:
- Nolako haurrak hezi nahi ditugu eta honetarako bideojolasek zein garrantzi/paper/leku dute?
- Bideojolasen abantailak eta desabantailak.
- Zein garrantzi dute bideojolasek etxean? Etxetik kanpo? Eskolan? ... Hau da, zein erabilera ematen zaien eta noiz, nola, zergatik, etab.
- Zein bideojolasak dira egokienak Haur Hezkuntzarako? Hau da, zein ezaugarri bete behar ditu bideojolas batek egokia dela esateko.
Galdera hauek erantzuteko zertaz baliatuko garen aukeratu dugu ondoren, eta besteak beste, interneten dagoen informazioa eta aldizakarietan aurki dezakeguna uste dugu izango zaizkigula baliagarriak. Hau guztiarekin, informazio base bat sortuko dugu, non gero word dokumenturako erabiliko dugun (aldizakaria egiteko hain zuzen ere). Eta bestalde, datu base bat egiteko proposatu digu Joxemik, hemen bideojolas egokiak bilduko genituzke, baita zein ezaugarri bete beharko dituen bideojolas batek "egokia" dela esaterako orduan.
Hurrengo astean, lanaren bigarren faseari ekingo diogu; honetarako internet eta aldizkarietan dagoen informazioa biltzen joango gara, gure informazio basea osatuz.
Besterik gabe, izan huntsa!!!

Gu Laura Landa ( Altza), Illart Betelu ( Donostia), Lorena García ( Lasarte- oria ) eta Maddalen Iriondo ( Donostia ) gara.
Haur Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak eta txorimongien taldea osatu dugu, Teknologia berriak irakasgaiaren egin beharrak burutzeko.
Hiru urte hauek emandako jakintza eta esperientzi guztiez baliatuko gara paper zorroa aurrera eramateko. Izan ere, prakticum I eta II egin ditugu eta oso aberasgarria izan zaizkigu ikasgai honek eskatzen dituen helburuak betetzeko.
lunes, 26 de abril de 2010
IKT konparaketa (aurkezpena)
Kaixo lagunak!!!
Hemen duzue aurkezpeneko power point-a. Zuen gustokoa izatea espero dugu eta zuen galderak erantzuteko prest gaude.
Txorimongiak!!!
IKT_TXORIMONGIAK

Etiquetas:
IKT KONPARAKETA ( POWER POINT) AURKEZPENA
jueves, 22 de abril de 2010
IKT konparaketa
MADDALEN (Amara Berri):
Praktikak egin nituen eskolan baliabide dezente dituztela uste dut, baina halaber, nire gelako irakasleak ez duenez teknologia berriaren inguruko ezagutza askorik, nahiago izaten zuen haurrek erabilera urria izatea. Hausnarketa hau bi ataletan banatuko dut, alde batetik irakasle gelan edota irakasleak klaseak prestatzeko erabiltzen zituen baliabide teknologikoak azalduko ditut, eta bestetik, irakasleak bere gelan erabilitakoak.
Irakasle gelari dagokionez, hainbat ordenagailu zeuden, zehazki lau bat; hauek erabilera handia izaten ohi zuten, bertan irakasle bakoitzak bere gauza pertsonaletarako erabiltzeaz gain, klaseak prestatzeko edota materiala hartzeko erabiltzen baitzituzten. Gehienbat, haurren argazkiak sartzen zituzten ordenagailuan eta gero hauek inprimatzen zituzten haurrek azpian zerbait idatzi zezaten. Beste batzuetan ordea, eskulanak egiteko materiala, argibideak, etab. bilatzen zituzten edota ikasleekin egiteko jolasak. Inpresora eta eskanerrak ere bazituzten, non nahiko erabiliak izaten zituzten. Bideokamerak eta argazki kamerak askotan erabiltzen zituzten haurrei argazkiak ateratzeko eta arestian esan bezala, gero hauek bertan idazteko. Baina bideokamerak irakasleak berak erabiltzen zituen bere behaketak egiteko, eta haurrak ikusteko nola zebiltzan. Softwarea kontuan hartuta, irakasleen artean desberdintasunak nabariak ziren. Batzuek edonolako programak erabiltzeko gai ziren bitartean, beste batzuek nahikoa zuten word dokumentu batean haien ikasleen zerrenda idazteaz. Hortaz, bakoitzak zeukan ezagutzen arabera, gauza batzuk edo besteak egiten zituzten, nahiz eta denok laguntzeko prest egon arazo baten aurrean.
Ikasgelari dagokionez, ordenagailua antzerki edo ipuin txokoan zeukatenez batzuetan bertan egiten zituzten lanak idazten trebatzekoak izaten ziren, hala nola, argazkiaren azpian "pie de pagina" bat egiten zuten. Beste batzuetan ordea, eta irakaslea haurren gainean egon ez zitekeenean, paint programa erabiltzeko esaten zien, nahi zutena egin, marraztu, margotu, etab. Azpimarratzekoa iruditzen zait, normalean ordenagailua ez zutela erabiltzen, eta hau egitekotan sari gisa zela haien lana bukatutakoan. Dena den, esan beharra dago ordenagailua ere nahiko zaharra zela, eta behin gertatu zitzaigun lan bat bertan egitea eta gero ezin atera izatea. Horregatik, eta soluzio bezala, irakasle batek bere etxetik inpresora zahar bat ekarri zuen eta azkenean, inprimatu egin ahal izan genuen.
Bestalde, ipuin multimendien inguruan esan, Urtxintxako proiektuko CD guztiak zituztela gelan, baina askotan blokeatzen zenez, ez zuten asko erabiltzen; nahiz eta badakidan, beste irakasle batek bideoak jarri ordez, material hauetan dauden ipuinak ipintzen zituzten. Bideoak beste alde batetik, ostiralero edo ia ostiralero ikusten genituen beste gelako haurrekin; lehenengo, masaje tailer bat egiten genituen, eta bukatzerakoan, bideoa jartzen zituzten eskolako liburutegian, hala nola: Kalabaza Tripontzia, Bostak, Takolo, Pirritx eta Porrotx edo Pirritx, Porrotx eta Marimotots...
Bai irakasle baita haurren papera oso bestelakoa zen. Irakasleari dagokionez, ez zuen gaitasun handirik teknologia berrietarako eta horregatik nire presentzia aprobetxatu egin zuen, ni ipiniz ordenagailuaren ardurapean. Dena den, erabilera oso urria izaten zen, eta haur bakoitzak hilabete baten buruan, gehienez bi aldiz erabili izan zuen ordenagailua. Haurrek ordea, haien lana argazkien azpian idaztea izaten zen, hori bai, haiek idazten zutena haiek nahi zutena izaten zen; bestetik, Urtxintxako baliabide bat postalak idaztea da, eta hauek ere aprobetxatu egiten zituzten ere bere gelako edo familiako norbaiti idazteko. Saiaketa bat ere egiten hasi ziren 5 urteko irakasleak, eta hauen buruan elkarri postalak idaztea zegoen. Ikasleen artean gutunak edo antzeko zerbait idazteak, haien artean gehiago ezagutzeko aukera emango luke, kontaun izanik hurrengo urtean gelak nahastu egingo dituztela.
Guzti honekin, argi ikusten da baliabide dezente izateak ez duela teknologia berriaren erabilera ziurtatzen. Nire ustetan, hau gauza pertsonala da, eta bakoitzak erabaki beharko du nolako erabilera eman nahi dion teknologiei, edo gure gelako baliabide bakarra bihurtu edota gelako baliabide bat gehiago. Azken batean, teknologia berriak hezkuntzaren osagarri bat gehiago izan beharko da, eta ez irakaslearen "salbazioa".
LORE (Zumaburu eskola):
Aurtengo praktikak Zumaburu eskolan burutu ditut. Hausnarketa honetan, eskolak teknologia berrien baliabidetaz egingo dut, gela eta irakasleen gela deskribatuz. Deskribapenarekin hasi baino lehen, esan nahi dut, eskola honek erabilpena aldetik oso eskaxa zuela.
Haurrak egoten ziren gelan ordenagailu zahar bat zegoen eta gainera ordenagailua izorratuta zegoen eta nire egonaldi guztian horrela egon zen, zuzendaritzaren aldetik ez zeukaten intentzio handirik konpontzeko. Haurrak ordenagailua, txokoetan erabiltzen zuten, Txirritx programarekin. Haurrak egunero galdetzen zuten ea noiz konpondu behar zuten, irrikitan zeudelako erabiltzeko, baina inoiz ez ziren etorri konpontzera. Gelan ere 2 argazki digitala zeuden, baina argazkiaren erabilpena irakasleak soilik egiten zuen, haurrak ez zuten aukerarik manipulatzeko, bakarrik argazkietan ateratzen ziren, eta kurtso amieran argarki horiek cd batean biltzen ditu irakasleak eta haurrei ematen die, etxean edukitzeko.
Astean behin bideo gelara joaten ginen, eskolan gela bat dago bideoak ikusteko, baina ume asko daudenez, bakarrik astean behin joaten ginen. Bertan portatil bat eta proiektore bat zegoen, baina honen manipulazioa irakasleak egiten zuen, haurrak bakarrik pelikula ikusten zuten. Gela honetan pelikula asko zeuden baina ia beti Pirritx , Porrotx eta Marimototsen dvd-ak ikusten genituen. Batzuetan ere, umeek etxetik pelikulak ekartzen zituzten, eta bideo gelara joatea tokatzen zitzaigunean ikusten genuen.
Irakasleen gelan bi ordenagailu,bi impresora, eskaner bat eta fotokopiagailu bat zuten. Honen erabilpena irakasleak eta atezainena zen soilik. Irakasleen gelako softwar-a office, internet, explored eta picassa zen. Ordenagailuak batez ere, fitxak, oharrak,...eta kontsultak egiteko erabiltzen zuten. Irakasleen artean bat zegoen, teknologia berrietan oso trebea zela, eta irakasle guztiek berari laguntza eskatzen zioten, batzuetan agobiatzen zen, beti berak egin behar zituelako gauza guztiak.
Atezainak, teknologia berrietan asko zekien, eta edozein gauza eskatuz gero, beti laguntzeko prest zegoen. Nire ustez, irakasleak ez zeukaten inongo intentziorik teknologia berrien inguruan ikasteko, beti atezainari edo beste irakasleari laguntza eskatzen zietelako, eta horrela errezagoa delako.
Bi gelak deskribatu ondoren, esan behar dut, teknologia berrien erabilera oso eskaxa zutela, bai haurrek eta irakasleek ere. Egia esan, irakasleak ordenagailuarein ez zen oso ondo moldatzen, izan ere, beti niri galdetzen zidala, oharrak eta fitxak egiterakoan. Nire ustez, autonomia garatzeko, asertibitatea garatzeko egiten dituzten saioak bezala, teknologia berrien inguruan ere, egin behar dituzte, gero haurrei ere, kontzeptu horiek bereganatzeko, gaurko munduan oso garrantzitsuak eta beharrezkoak direnak.
LAURA (Altzako herri eskola):
Hasteko argi utzi behar dut ni egondako eskolak oso erabilera urria ematen ziela teknologia berriei, ia hutsala izaterainokoa. Irakasleak beraien prestaketetarako erabiltzen zituzten, bai, hala nola fitxa inprimatzeko, marrazkiak eskaneatzeko, fotokopiak ateratzeko, guraso edota zuzendaritzara oharrak bidaltzeko… baina guzti hau irakasle gelan gauzatzen zen.
Haurrak egoten ziren ikasgeletan ez zegoen ordenagailurik. Egia da bertan soilik 2 eta 3 urteko haurrak zeudela, eta ez dakidala 4 eta 5 urtekoen geletan erabilera gehiago ematen dioten edo ez. Baina nik ikusitakoan gutxienez, ez zegoen teknologia berrien erabilerarik.
Bueno, agian gehiegi orokortzen ari naiz. Esan beharra daukat gelan musika aparatoa bazegoela, eta argazki kamerak ere presentzia handia zeukala, baina haurrek ez zuten ez bata ez bestea ukitzen eta horregatik ikusten dut erabilera hutsala zela. Beste alde batetik, bideo gela zegoen, eta bertan telebista bideo aparatua eta DVDa zeuden. Hauek ere irakasleek maneiatzen zituzten.
Gure gizarteak teknologia munduan azken aldian eduki duen aurrerapena izugarria izan dela argi dago, eta gaur egun ia beharrezkoa zaigu hauen erabilera minimo baten jabe izatea. Gainera aitortzekoa da hauen bidez erraztasun handiak dauzkagula bizitzako arlo guztietan, erosotasun eta azkartasun kontuei dagokienez batez ere. Honekin guztiarekin teknologia berrien garrantzia azpimarratu nahi nuke, eta aldi berean hauek txikitatik lantzearen beharra indartu.
Nire ustetan jada gaur egun jaiotzen den orok ezagutzen du mundu hau (gure ingurune hurbilean gutxienez), hurbiletik edo urrunetik bada ere, eta etxean hauek edukitzeko aukera ez daukatenentzat egokia da eskoletan edukitzea. Garrantzitsua iruditzen zait geletan ordenagailuak edukitzea, beste alde batetik eskaintzen dizkiguten aukerak izugarriak baitira. Aurten praktiketan ikusi ez dudan arren iazko praktiketan ikusteko aukera izan nuen, eta ematen den aukera zabala izateaz gain, haurrak beraien kabuz moldatzen diren arlo bat da. Honek denbora librean irakaslea gainean egon beharrik gabe (beste haurren batekin egon behar badu edo) haurrak ikasten jarraitzeko aukera ematen baitu. Ipuinak entzun ditzakete, edo baita bideo motzak ere; matematikako ariketak egiteko aukera dauzkate, bai zenbaki edota koloreen laguntzaz; idazketa eta irakurketa landu ditzakete, oraingoan ere dinamika desberdinen bidez. Gainera, ordenagailuak auto-zuzentzailea dauka, eta honek beraiek bakarrik beraien lana zuzentzeko aukera luzatzen die, bide batez "inork esan gabe" beraien akatsak ikusi eta norberak zuzentzeko.
Hala ere, bere alde txarra ere badauka, ordenagailuan bat edo gehienez bi pertsona ibili baitaitezke bakarrik (ez bada ipuin bat entzuteko), eta honek taldean lana egiteko aukera murrizten du. Horregatik zaila ikusten dut Haur Hezkuntzako klase bateko tarte bat horri dedikatzea, hau da, txoko bat ordenagailu txokoa izatea adibidez, gainontzekoak aspertzeko arriskua baitago. Hala ere, gaur egun ematen zaion erabilera (hau da denbora libreetan edo itxoin beharreko tarteetan nik ikusitakoaren arabera) erabiltzea guztiz positiboa ikusten dut.
Azkenik aipatu ordenagailuak klaseetan sartzea “beharrezkoa” ikusten dudan bezala iruditzen zaidala garrantzitsua irakasleek hauen inguruko jakintza minimo batzuk eskuratzea, bestela ez baikoaz inora, eta irakasleek hau lortzeko bideak eskuragarri izatea.
ILLART (Zuhaizti eskola):
Nire kasuan, praktikak burutu ditudan eskolan (Zuhaizti), klase bakoitzean ordenagailu bat dago. Bere lekua, liburutegi txokoa zen, idazketa /irakurketa txokoa alegia, XP sistema zuen ordenagailua zen eta nahiko eguneratua zegoen. Bertan, Xango (5 urteko haurrek) jokoa erabiltzen zuten, Urtxintxako jokoa hain zuzen. Etxetik ekartzen dituzten DVDak ikusteko eta argazkiak ikusteko ere erabiltzen zuten ordenagailua. Erabiltzeko unea, liburutegi txokoan zegoen taldeak zuen lehentasuna eta autonomía osoz erabiltzeko gai ziren; ordenagainua piztu xango programan sartu, jolastu eta ordenagailua itzaltzeko gai ziren.
Xango programan egindako lanak inprimitzeko aukera ere bazuten, eskolako fotokopiagailu zentralera bidaltzen zuten inprimatzera irakaslearen laguntzaz.
Office-eko programak, Word, excell, … ez zituzten ezertarako erabiltzen haurrek. Eta internet ere ez. Bestalde, bideo eta DVDak ikusteko telebista handi bat erabiltzen zuten eskolarako komuna zena eta asteazken arratsaldetan zegokien bideoak ikusteko ordua nire klasekoei, hau da, asteazken arratsalde guztietan bideoak ikusten zituzten. Eskolan bideo eta DVD mordoa (bideoteka) zuten baina haurrek ere ekartzen zituzten etxetatik beraien bideoak ikaskideekin ikusteko.
Haurrak oso gustora ibiltzen ziren ordenagailuan jolasten eta bideoak ikusten, asko erakartzen zieten teknologia berriekin zer ikusia zuten gauzek.
Irakasleari dagokionez, kamara digitalaren arduraduna zen, argazkiak ateratzen zituen lanean ari zirenean, txangoetan eta parkean ere. gero ordenagailura pasa eta ikasi berri zuen Picasa programarekin muntaiak egiten zituen gero imprimatu eta liburuxkak prestatzen zituzten.
Argazki kameraz aparte, ordenagailua dexente erabiltzen zuen irakasleak, esan bezala Picasa programa: Picasaren kurtso bat egiten egon ziren eguerdietan nire praktika garaian eta informatikako kurtso gehiago egiten omen dute. Nik Power Point eta Movie Maker programak erabiltzen irakatsi nion, berak interes handia erakusten zuen eta apunteak hartzen zituen nire azalpenak entzuterakoan. oso erabilgarriak iruditzen zitzaizkion programa hauek klaseko dinamikan erabiltzeko, batez ere argazkiekin bideoak edo aurkezpenak sortzeko.
Gelan irakaslearen papera, ordenagailuarekiko haurren laguntzailea zen. Haurren dudak argitzen zituen ordenagailuaren erabilerari dagokionez. Hala ere, kurtso hasieran ordenagailuaren oinarrizko erabilera irakasten aritu zen; piztu itzali, programa ireki…
Irakasle gelan 3 ordenagailu zituzten beste ordenagailu portatila, eskanerra eta inpresora bana. Irakasleek office programak; Picasa, internet explorer eta posta elektronikoa erabiltzen zuten erreztasunez eta egunerokotasunean.
Irakasleak teknologia berrien garrantziaz erabilpenaz ohartu eta sentsibilizatuak zeuden eta interesa erakusten dute hauek ikasi eta haurrekin erabiltzeko. Batzutan, pixkat torpek ikusi arren, beraien interesa baloratzekoa zela iruditzen zait.
TALDEKO ONDORIOAK:
Taldekide bakoitzak banakako hausnarketa egin ondoren, taldeko ondorioak atera ditugu. Lehendabizi taldeko partaide guztiak bildu ginen eta bakoitzak praktiketan bizi izan zuena azaldu zuen. Egia da, eskola desberdinetan egon arren, bata bestearekiko antzekotasun asko dauzkagula, adibidez, gure eskoletan, esan daiteke, ordenagailua sari moduan erabiltzen zutela. Honekin esan nahi dugu lantegi txokoan banatzen zirenean, fitxa lehenengo bukatzen zuenari irakasleak ordenagailuan ibiltzeko aukera ematen zion. Gure ustez, ekintza hau ez da batere pedagogikoa, azken finean, motelagoak direnak ez lukete inoiz aukera izango ordenagailuan ibiltzeko, eta beste kasu batzuetan, fitxa azkarrago egiteko arriskua dago soilik ordenagailua ibiltzeko. Irtenbide bezala, ordenagailuari txoko berezi bat eskeintzea ikusten dugu egokien, denek aukera berdina izan dezaten.
Beste alde batetik, ikusten dugun beste alde txar bat, konduktibismoan oinarritutako ikaste prozesu bat dela. Honekin esan nahi dugu, ordenagailuan lana egiteko era konstruktibista izan beharko litzaketela eta ez era konduktibistan. Teknologia berriak ematen dizkigun aukerak aprobetxatu behar ditugu, ikasleen ezagutzetatik abiatzeko, egin ezin duguna ordenagailuari ematen diogun erabilera berdina fitxeei ematea da, hau da, paperean egin ditzaketenak ordenagailuan egitea. Gainera fitxak normalean banakako lana izan ohi dira eta ordenagailuak talde lana sustatzeko eta aldi berean ikasle batek bestearengandik ikasteko aukera ematen digu.
Guzti hau aurrera eramateko, beharrezkoa da irakasleak ezagutza minimo batzuk edukitzea. Gure eskoletan, irakasleek maila eskasa dutela nabaritu dugu, eta askotan gure laguntzaz baliatu dira. Kontuan edukiz gero, gu soilik hilabete eta erdiz eduki gaituztela, duda sartzen zaigu nondik lortzen duten laguntza hori gu ez gaudenean. Egia da, eskoletan zuzendaritza taldeak ikastaroak antolatzen zituela irakasleei laguntza eskeintzeko, eta hauek oso baliagarriak direla pentsatzen dugu. Teknologia berriak haurrenganaino iristea nahi badugu, lehenik eta behin guk ( irakasleak) menperatu beharko ditugu, bestela ez baigoaz inora.
Gure ustez, teknologia berriak hezkuntzaren osagarri bat bezala eman beharko da. Haur Hezkuntzan, normalean, txokoen bidez lana egiten da; matematika txokoa, margotegi txokoa, ipuin txokoa, sukalde txokoa....egokia izango zen, teknologia berrien txoko bat antolatzea eta besteek duten garrantzia eskuratzea.
Ordenagailuan, ez dira bakarrik fitxak landu behar, beste eskoleekin harremanak sortzeko ere balio dezake (foroak..), edota informazio iturri bezala erabiltzea oso aberatsa da, adibidez, gai bat lantzen dutenean informazioa beraien kabuz bilatzeko aukera ematen du. Hau da, teknologia berriak ematen dizkigun aukerak oso zabalak dira eta hauek aprobetxatu behar dira.
Azkenik, Gure gizarteak teknologia munduan azken aldian eduki duen aurrerapena azpimarratu nahi dugu, eta hauen erabilera minimo baten jabe izatea ere. Erosotasun eta azkartasun kontuei dagokienez ere oso lagungarriak izan daitezke eta hauek txikitatik lantzearen beharra ikusten dugu.
Hona hemen guk erabili dugun baliabidea konparaketa egiteko; Googlek eskaintzen duen zerbitzu baten bidez egin dugu, Docs baliabidearekin hain zuzen ere:

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)