jueves, 22 de abril de 2010

IKT konparaketa

MADDALEN (Amara Berri):

Praktikak egin nituen eskolan baliabide dezente dituztela uste dut, baina halaber, nire gelako irakasleak ez duenez teknologia berriaren inguruko ezagutza askorik, nahiago izaten zuen haurrek erabilera urria izatea. Hausnarketa hau bi ataletan banatuko dut, alde batetik irakasle gelan edota irakasleak klaseak prestatzeko erabiltzen zituen baliabide teknologikoak azalduko ditut, eta bestetik, irakasleak bere gelan erabilitakoak.

Irakasle gelari dagokionez, hainbat ordenagailu zeuden, zehazki lau bat; hauek erabilera handia izaten ohi zuten, bertan irakasle bakoitzak bere gauza pertsonaletarako erabiltzeaz gain, klaseak prestatzeko edota materiala hartzeko erabiltzen baitzituzten. Gehienbat, haurren argazkiak sartzen zituzten ordenagailuan eta gero hauek inprimatzen zituzten haurrek azpian zerbait idatzi zezaten. Beste batzuetan ordea, eskulanak egiteko materiala, argibideak, etab. bilatzen zituzten edota ikasleekin egiteko jolasak. Inpresora eta eskanerrak ere bazituzten, non nahiko erabiliak izaten zituzten. Bideokamerak eta argazki kamerak askotan erabiltzen zituzten haurrei argazkiak ateratzeko eta arestian esan bezala, gero hauek bertan idazteko. Baina bideokamerak irakasleak berak erabiltzen zituen bere behaketak egiteko, eta haurrak ikusteko nola zebiltzan. Softwarea kontuan hartuta, irakasleen artean desberdintasunak nabariak ziren. Batzuek edonolako programak erabiltzeko gai ziren bitartean, beste batzuek nahikoa zuten word dokumentu batean haien ikasleen zerrenda idazteaz. Hortaz, bakoitzak zeukan ezagutzen arabera, gauza batzuk edo besteak egiten zituzten, nahiz eta denok laguntzeko prest egon arazo baten aurrean.

Ikasgelari dagokionez, ordenagailua antzerki edo ipuin txokoan zeukatenez batzuetan bertan egiten zituzten lanak idazten trebatzekoak izaten ziren, hala nola, argazkiaren azpian "pie de pagina" bat egiten zuten. Beste batzuetan ordea, eta irakaslea haurren gainean egon ez zitekeenean, paint programa erabiltzeko esaten zien, nahi zutena egin, marraztu, margotu, etab. Azpimarratzekoa iruditzen zait, normalean ordenagailua ez zutela erabiltzen, eta hau egitekotan sari gisa zela haien lana bukatutakoan. Dena den, esan beharra dago ordenagailua ere nahiko zaharra zela, eta behin gertatu zitzaigun lan bat bertan egitea eta gero ezin atera izatea. Horregatik, eta soluzio bezala, irakasle batek bere etxetik inpresora zahar bat ekarri zuen eta azkenean, inprimatu egin ahal izan genuen.
Bestalde, ipuin multimendien inguruan esan, Urtxintxako proiektuko CD guztiak zituztela gelan, baina askotan blokeatzen zenez, ez zuten asko erabiltzen; nahiz eta badakidan, beste irakasle batek bideoak jarri ordez, material hauetan dauden ipuinak ipintzen zituzten. Bideoak beste alde batetik, ostiralero edo ia ostiralero ikusten genituen beste gelako haurrekin; lehenengo, masaje tailer bat egiten genituen, eta bukatzerakoan, bideoa jartzen zituzten eskolako liburutegian, hala nola: Kalabaza Tripontzia, Bostak, Takolo, Pirritx eta Porrotx edo Pirritx, Porrotx eta Marimotots...

Bai irakasle baita haurren papera oso bestelakoa zen. Irakasleari dagokionez, ez zuen gaitasun handirik teknologia berrietarako eta horregatik nire presentzia aprobetxatu egin zuen, ni ipiniz ordenagailuaren ardurapean. Dena den, erabilera oso urria izaten zen, eta haur bakoitzak hilabete baten buruan, gehienez bi aldiz erabili izan zuen ordenagailua. Haurrek ordea, haien lana argazkien azpian idaztea izaten zen, hori bai, haiek idazten zutena haiek nahi zutena izaten zen; bestetik, Urtxintxako baliabide bat postalak idaztea da, eta hauek ere aprobetxatu egiten zituzten ere bere gelako edo familiako norbaiti idazteko. Saiaketa bat ere egiten hasi ziren 5 urteko irakasleak, eta hauen buruan elkarri postalak idaztea zegoen. Ikasleen artean gutunak edo antzeko zerbait idazteak, haien artean gehiago ezagutzeko aukera emango luke, kontaun izanik hurrengo urtean gelak nahastu egingo dituztela.
Guzti honekin, argi ikusten da baliabide dezente izateak ez duela teknologia berriaren erabilera ziurtatzen. Nire ustetan, hau gauza pertsonala da, eta bakoitzak erabaki beharko du nolako erabilera eman nahi dion teknologiei, edo gure gelako baliabide bakarra bihurtu edota gelako baliabide bat gehiago. Azken batean, teknologia berriak hezkuntzaren osagarri bat gehiago izan beharko da, eta ez irakaslearen "salbazioa".

LORE (Zumaburu eskola):

Aurtengo praktikak Zumaburu eskolan burutu ditut. Hausnarketa honetan, eskolak teknologia berrien baliabidetaz egingo dut, gela eta irakasleen gela deskribatuz. Deskribapenarekin hasi baino lehen, esan nahi dut, eskola honek erabilpena aldetik oso eskaxa zuela.
Haurrak egoten ziren gelan ordenagailu zahar bat zegoen eta gainera ordenagailua izorratuta zegoen eta nire egonaldi guztian horrela egon zen, zuzendaritzaren aldetik ez zeukaten intentzio handirik konpontzeko. Haurrak ordenagailua, txokoetan erabiltzen zuten, Txirritx programarekin. Haurrak egunero galdetzen zuten ea noiz konpondu behar zuten, irrikitan zeudelako erabiltzeko, baina inoiz ez ziren etorri konpontzera. Gelan ere 2 argazki digitala zeuden, baina argazkiaren erabilpena irakasleak soilik egiten zuen, haurrak ez zuten aukerarik manipulatzeko, bakarrik argazkietan ateratzen ziren, eta kurtso amieran argarki horiek cd batean biltzen ditu irakasleak eta haurrei ematen die, etxean edukitzeko.
Astean behin bideo gelara joaten ginen, eskolan gela bat dago bideoak ikusteko, baina ume asko daudenez, bakarrik astean behin joaten ginen. Bertan portatil bat eta proiektore bat zegoen, baina honen manipulazioa irakasleak egiten zuen, haurrak bakarrik pelikula ikusten zuten. Gela honetan pelikula asko zeuden baina ia beti Pirritx , Porrotx eta Marimototsen dvd-ak ikusten genituen. Batzuetan ere, umeek etxetik pelikulak ekartzen zituzten, eta bideo gelara joatea tokatzen zitzaigunean ikusten genuen.
Irakasleen gelan bi ordenagailu,bi impresora, eskaner bat eta fotokopiagailu bat zuten. Honen erabilpena irakasleak eta atezainena zen soilik. Irakasleen gelako softwar-a office, internet, explored eta picassa zen. Ordenagailuak batez ere, fitxak, oharrak,...eta kontsultak egiteko erabiltzen zuten. Irakasleen artean bat zegoen, teknologia berrietan oso trebea zela, eta irakasle guztiek berari laguntza eskatzen zioten, batzuetan agobiatzen zen, beti berak egin behar zituelako gauza guztiak.
Atezainak, teknologia berrietan asko zekien, eta edozein gauza eskatuz gero, beti laguntzeko prest zegoen. Nire ustez, irakasleak ez zeukaten inongo intentziorik teknologia berrien inguruan ikasteko, beti atezainari edo beste irakasleari laguntza eskatzen zietelako, eta horrela errezagoa delako.
Bi gelak deskribatu ondoren, esan behar dut, teknologia berrien erabilera oso eskaxa zutela, bai haurrek eta irakasleek ere. Egia esan, irakasleak ordenagailuarein ez zen oso ondo moldatzen, izan ere, beti niri galdetzen zidala, oharrak eta fitxak egiterakoan. Nire ustez, autonomia garatzeko, asertibitatea garatzeko egiten dituzten saioak bezala, teknologia berrien inguruan ere, egin behar dituzte, gero haurrei ere, kontzeptu horiek bereganatzeko, gaurko munduan oso garrantzitsuak eta beharrezkoak direnak.

LAURA (Altzako herri eskola):


Hasteko argi utzi behar dut ni egondako eskolak oso erabilera urria ematen ziela teknologia berriei, ia hutsala izaterainokoa. Irakasleak beraien prestaketetarako erabiltzen zituzten, bai, hala nola fitxa inprimatzeko, marrazkiak eskaneatzeko, fotokopiak ateratzeko, guraso edota zuzendaritzara oharrak bidaltzeko… baina guzti hau irakasle gelan gauzatzen zen.

Haurrak egoten ziren ikasgeletan ez zegoen ordenagailurik. Egia da bertan soilik 2 eta 3 urteko haurrak zeudela, eta ez dakidala 4 eta 5 urtekoen geletan erabilera gehiago ematen dioten edo ez. Baina nik ikusitakoan gutxienez, ez zegoen teknologia berrien erabilerarik.

Bueno, agian gehiegi orokortzen ari naiz. Esan beharra daukat gelan musika aparatoa bazegoela, eta argazki kamerak ere presentzia handia zeukala, baina haurrek ez zuten ez bata ez bestea ukitzen eta horregatik ikusten dut erabilera hutsala zela. Beste alde batetik, bideo gela zegoen, eta bertan telebista bideo aparatua eta DVDa zeuden. Hauek ere irakasleek maneiatzen zituzten.

Gure gizarteak teknologia munduan azken aldian eduki duen aurrerapena izugarria izan dela argi dago, eta gaur egun ia beharrezkoa zaigu hauen erabilera minimo baten jabe izatea. Gainera aitortzekoa da hauen bidez erraztasun handiak dauzkagula bizitzako arlo guztietan, erosotasun eta azkartasun kontuei dagokienez batez ere. Honekin guztiarekin teknologia berrien garrantzia azpimarratu nahi nuke, eta aldi berean hauek txikitatik lantzearen beharra indartu.

Nire ustetan jada gaur egun jaiotzen den orok ezagutzen du mundu hau (gure ingurune hurbilean gutxienez), hurbiletik edo urrunetik bada ere, eta etxean hauek edukitzeko aukera ez daukatenentzat egokia da eskoletan edukitzea. Garrantzitsua iruditzen zait geletan ordenagailuak edukitzea, beste alde batetik eskaintzen dizkiguten aukerak izugarriak baitira. Aurten praktiketan ikusi ez dudan arren iazko praktiketan ikusteko aukera izan nuen, eta ematen den aukera zabala izateaz gain, haurrak beraien kabuz moldatzen diren arlo bat da. Honek denbora librean irakaslea gainean egon beharrik gabe (beste haurren batekin egon behar badu edo) haurrak ikasten jarraitzeko aukera ematen baitu. Ipuinak entzun ditzakete, edo baita bideo motzak ere; matematikako ariketak egiteko aukera dauzkate, bai zenbaki edota koloreen laguntzaz; idazketa eta irakurketa landu ditzakete, oraingoan ere dinamika desberdinen bidez. Gainera, ordenagailuak auto-zuzentzailea dauka, eta honek beraiek bakarrik beraien lana zuzentzeko aukera luzatzen die, bide batez "inork esan gabe" beraien akatsak ikusi eta norberak zuzentzeko.

Hala ere, bere alde txarra ere badauka, ordenagailuan bat edo gehienez bi pertsona ibili baitaitezke bakarrik (ez bada ipuin bat entzuteko), eta honek taldean lana egiteko aukera murrizten du. Horregatik zaila ikusten dut Haur Hezkuntzako klase bateko tarte bat horri dedikatzea, hau da, txoko bat ordenagailu txokoa izatea adibidez, gainontzekoak aspertzeko arriskua baitago. Hala ere, gaur egun ematen zaion erabilera (hau da denbora libreetan edo itxoin beharreko tarteetan nik ikusitakoaren arabera) erabiltzea guztiz positiboa ikusten dut.

Azkenik aipatu ordenagailuak klaseetan sartzea “beharrezkoa” ikusten dudan bezala iruditzen zaidala garrantzitsua irakasleek hauen inguruko jakintza minimo batzuk eskuratzea, bestela ez baikoaz inora, eta irakasleek hau lortzeko bideak eskuragarri izatea.




ILLART (Zuhaizti eskola):

Nire kasuan, praktikak burutu ditudan eskolan (Zuhaizti), klase bakoitzean ordenagailu bat dago. Bere lekua, liburutegi txokoa zen, idazketa /irakurketa txokoa alegia, XP sistema zuen ordenagailua zen eta nahiko eguneratua zegoen. Bertan, Xango (5 urteko haurrek) jokoa erabiltzen zuten, Urtxintxako jokoa hain zuzen. Etxetik ekartzen dituzten DVDak ikusteko eta argazkiak ikusteko ere erabiltzen zuten ordenagailua. Erabiltzeko unea, liburutegi txokoan zegoen taldeak zuen lehentasuna eta autonomía osoz erabiltzeko gai ziren; ordenagainua piztu xango programan sartu, jolastu eta ordenagailua itzaltzeko gai ziren.

Xango programan egindako lanak inprimitzeko aukera ere bazuten, eskolako fotokopiagailu zentralera bidaltzen zuten inprimatzera irakaslearen laguntzaz.

Office-eko programak, Word, excell, … ez zituzten ezertarako erabiltzen haurrek. Eta internet ere ez. Bestalde, bideo eta DVDak ikusteko telebista handi bat erabiltzen zuten eskolarako komuna zena eta asteazken arratsaldetan zegokien bideoak ikusteko ordua nire klasekoei, hau da, asteazken arratsalde guztietan bideoak ikusten zituzten. Eskolan bideo eta DVD mordoa (bideoteka) zuten baina haurrek ere ekartzen zituzten etxetatik beraien bideoak ikaskideekin ikusteko.

Haurrak oso gustora ibiltzen ziren ordenagailuan jolasten eta bideoak ikusten, asko erakartzen zieten teknologia berriekin zer ikusia zuten gauzek.

Irakasleari dagokionez, kamara digitalaren arduraduna zen, argazkiak ateratzen zituen lanean ari zirenean, txangoetan eta parkean ere. gero ordenagailura pasa eta ikasi berri zuen Picasa programarekin muntaiak egiten zituen gero imprimatu eta liburuxkak prestatzen zituzten.

Argazki kameraz aparte, ordenagailua dexente erabiltzen zuen irakasleak, esan bezala Picasa programa: Picasaren kurtso bat egiten egon ziren eguerdietan nire praktika garaian eta informatikako kurtso gehiago egiten omen dute. Nik Power Point eta Movie Maker programak erabiltzen irakatsi nion, berak interes handia erakusten zuen eta apunteak hartzen zituen nire azalpenak entzuterakoan. oso erabilgarriak iruditzen zitzaizkion programa hauek klaseko dinamikan erabiltzeko, batez ere argazkiekin bideoak edo aurkezpenak sortzeko.

Gelan irakaslearen papera, ordenagailuarekiko haurren laguntzailea zen. Haurren dudak argitzen zituen ordenagailuaren erabilerari dagokionez. Hala ere, kurtso hasieran ordenagailuaren oinarrizko erabilera irakasten aritu zen; piztu itzali, programa ireki…

Irakasle gelan 3 ordenagailu zituzten beste ordenagailu portatila, eskanerra eta inpresora bana. Irakasleek office programak; Picasa, internet explorer eta posta elektronikoa erabiltzen zuten erreztasunez eta egunerokotasunean.

Irakasleak teknologia berrien garrantziaz erabilpenaz ohartu eta sentsibilizatuak zeuden eta interesa erakusten dute hauek ikasi eta haurrekin erabiltzeko. Batzutan, pixkat torpek ikusi arren, beraien interesa baloratzekoa zela iruditzen zait.

TALDEKO ONDORIOAK:

Taldekide bakoitzak banakako hausnarketa egin ondoren, taldeko ondorioak atera ditugu. Lehendabizi taldeko partaide guztiak bildu ginen eta bakoitzak praktiketan bizi izan zuena azaldu zuen. Egia da, eskola desberdinetan egon arren, bata bestearekiko antzekotasun asko dauzkagula, adibidez, gure eskoletan, esan daiteke, ordenagailua sari moduan erabiltzen zutela. Honekin esan nahi dugu lantegi txokoan banatzen zirenean, fitxa lehenengo bukatzen zuenari irakasleak ordenagailuan ibiltzeko aukera ematen zion. Gure ustez, ekintza hau ez da batere pedagogikoa, azken finean, motelagoak direnak ez lukete inoiz aukera izango ordenagailuan ibiltzeko, eta beste kasu batzuetan, fitxa azkarrago egiteko arriskua dago soilik ordenagailua ibiltzeko. Irtenbide bezala, ordenagailuari txoko berezi bat eskeintzea ikusten dugu egokien, denek aukera berdina izan dezaten.
Beste alde batetik, ikusten dugun beste alde txar bat, konduktibismoan oinarritutako ikaste prozesu bat dela. Honekin esan nahi dugu, ordenagailuan lana egiteko era konstruktibista izan beharko litzaketela eta ez era konduktibistan. Teknologia berriak ematen dizkigun aukerak aprobetxatu behar ditugu, ikasleen ezagutzetatik abiatzeko, egin ezin duguna ordenagailuari ematen diogun erabilera berdina fitxeei ematea da, hau da, paperean egin ditzaketenak ordenagailuan egitea. Gainera fitxak normalean banakako lana izan ohi dira eta ordenagailuak talde lana sustatzeko eta aldi berean ikasle batek bestearengandik ikasteko aukera ematen digu.

Guzti hau aurrera eramateko, beharrezkoa da irakasleak ezagutza minimo batzuk edukitzea. Gure eskoletan, irakasleek maila eskasa dutela nabaritu dugu, eta askotan gure laguntzaz baliatu dira. Kontuan edukiz gero, gu soilik hilabete eta erdiz eduki gaituztela, duda sartzen zaigu nondik lortzen duten laguntza hori gu ez gaudenean. Egia da, eskoletan zuzendaritza taldeak ikastaroak antolatzen zituela irakasleei laguntza eskeintzeko, eta hauek oso baliagarriak direla pentsatzen dugu. Teknologia berriak haurrenganaino iristea nahi badugu, lehenik eta behin guk ( irakasleak) menperatu beharko ditugu, bestela ez baigoaz inora.
Gure ustez, teknologia berriak hezkuntzaren osagarri bat bezala eman beharko da. Haur Hezkuntzan, normalean, txokoen bidez lana egiten da; matematika txokoa, margotegi txokoa, ipuin txokoa, sukalde txokoa....egokia izango zen, teknologia berrien txoko bat antolatzea eta besteek duten garrantzia eskuratzea.

Ordenagailuan, ez dira bakarrik fitxak landu behar, beste eskoleekin harremanak sortzeko ere balio dezake (foroak..), edota informazio iturri bezala erabiltzea oso aberatsa da, adibidez, gai bat lantzen dutenean informazioa beraien kabuz bilatzeko aukera ematen du. Hau da, teknologia berriak ematen dizkigun aukerak oso zabalak dira eta hauek aprobetxatu behar dira.
Azkenik, Gure gizarteak teknologia munduan azken aldian eduki duen aurrerapena azpimarratu nahi dugu, eta hauen erabilera minimo baten jabe izatea ere. Erosotasun eta azkartasun kontuei dagokienez ere oso lagungarriak izan daitezke eta hauek txikitatik lantzearen beharra ikusten dugu.

Hona hemen guk erabili dugun baliabidea konparaketa egiteko; Googlek eskaintzen duen zerbitzu baten bidez egin dugu, Docs baliabidearekin hain zuzen ere:
IKT konparaketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario