miércoles, 2 de junio de 2010

TALDEKO HAUSNARKETA

Azken hausnarketa honekin emango diogu amaiera ikasgai honi eta aldi berean, magisteritzako ikasketei. Hiru urte pasa dira dagoeneko eta azken klasera iritsi gara salto batean.
Joxemik, ikasgai honekin ikasitakoaz hausnartzea eskatu digu. Eta kostatzen zaigu honi hasiera ematea gauza asko baitira ikasi ditugunak eta ez dira teknologia berrietan bakarrik zentratzen, gu pertsona bezala ikasitakoarekin ere zerikusia dute.
Alde batetik, eskertu behar diogu Joxemiri bere metodologiaren aldaketa. Honekin ikasi dugu, irakasle batek bere metodologia aldatzen eta eguneratzen egon behar duela etengabe. Ezin da metodologia bakarrarekin irakatsi, ikasle taldeari egokitu beharrekoa den zeregina da irakasleentzat. Honela Joxemik, teknologia berrietaz dakiguna ikusita, bere metodologia aldatzeko beharra ikusi zuen eta metodologia berriarekin hasi gara aurten. Baina aldi berean, hainbat programa erabiltzen ikasi dugu gure lana aurrera ateratzeko.
Bestalde, talde lanean lan egiteko aukera eman digu, hau beti da aberasgarria, denok baitugu zerbait irakasteko eta nola ez ikasteko ere. Talde lanak bata besteari irakasteko aukera ematen du. Baita antolaketa bat eskatzen du lana ondo atera dadin. Honi gehitu harreman pertsonalak estutzeko aukera handia ematen duela, taldekideok harreman handia egin dugu. Ez bakarrik ikasleon artean, irakasle- ikasle erlazioa oso baikorra izan da. Irakasleak ez du agintariaren papera hartu, laguntzailearena baizik eta hurbiltasun honek oso motibagarria gertatu zaigu.
Gainera, lauhileko osoa pasa dugu teknologia berrietaz eztabaidatzen honen onurak eta arriskuetaz. Gure ikuspegi kritikoa garatuz.Argi dago, denok ez dugula ikuspegi berdina baina azkenaldian teknologia berriek indar handia hartu dute eta taldekideok bat egiten dugu hauen kontra egin beharrean, hauei etekin handiena atera behar zaiela pentsatuz.
Bukatzeko, ikasgai honekin inplizituki ikasi dugu lanaren eta hitzen arteko erlazio zuzena. Planteatu diren helburuak bat egin dute egin dugun lanarekin. Honek lagundu digu hiru urte hauetan zehar izan ditugun ikasgai batzuk ikuspegi kritiko konstruktibo batekin baloratzeko. Askotan, aipatutako ikasgai hauetan, irakatsi nahi izan digutena kontraesan handi baten barruan kokatzen zen. “Klase magistralak ez dira eraginkorrak” esaten ziguten klase magistral bat ematen ziguten bitartean.
Laburbilduz, ikasgai honek hausnartzeko aukera eman digu bai gaiaren inguruan bai eta hiru urte hauetan ikasi dugunaren inguruan.

Illart Betelu - Laura Landa – Maddalen Iriondo - Lorena García

No hay comentarios:

Publicar un comentario