jueves, 20 de mayo de 2010

AMARA BERRIKO IKT-AK

Kaixo lagunok!!!

Atzokoan Amara Berri eskolakoak etorri ziren gurera. Alde batetik Antxonek hainbat saiakera egin ondoren haien Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua irakurtzeko, zertzelada batzuk eman dizkigu ikastetxe honen inguruan, baita haien helburuei buruz ere.
Azken batean, haiek haurraren garapen kognitibo, sozial eta emozional bat izatea dute xede nagusitzat, eta honetarako hainbat oinarri metodologikoetan oinarritzen dira:
- Ikas- eta irakas-prozesua: erritmo indibiduala mantenduz, baina aldi berean elkarrekin ikasiz.
- Irakaslearen funtzioa eta eskuharmena: ikasketa autonomoa izan dezaten saiatzen, baita seguritate eta konfiantza bat eskaintzen.
- Ikaslea ikas-prozesuan kokatzea eta inplikatzea: hedabideak (hau da, IKT) honen erdian egongo lirateke, egiten dituzten lan guztiei zertarako? galderari erantzun bat emanez; era honetan, proiekzio sozial bat lortzen da.
- Oinarrizko baliabide pedagogikoak: hedabideak eta mediateka (liburutegia).

Ikasketa baita irakasketa metodo honek hainbat antolaketa eskatzen ditu, batez ere egitura aldetik, eskola honetan adinen arabera nahastu egiten dituzte, honela 1. mailako ikasle bat 2. mailako batekin egonaz klasean. Eta honek halaber, zikloko programak ondo egituratuak eta hitzartuak egotea. Dena den gogorazi behar da hau soilik Lehen Hezkuntzan egiten dutela, beraz Haur Hezkuntzarako beste antolaketa bat dute.

Armandori txanda emandakoan, hark hedabideen nondik norakoak azaltzen hasi da. Bere aburuz, garrantzitsua da ikasleek egiten dituzten lanek irteera erreala izatea, hala nola: hitzaldi, erakusketa, antzerki, telebista, etab. honela besteek haien lanaz disfrutatzeko aukera emanez. Hortaz, haien helburuak bi izango lirateke batik bat:
1) Eskolan egiten diren lanei zertarakoa eta irteera ematea
2) IKT-en munduan sakontzea

Hau honela izanik, prozesu honek hainbat ezaugarri izan behar ditu, besteak beste:
• Egunero irekia egon behar du (eskaera panela izaten dute ordua eskatzeko, adibidez telebistarako)
• Ikasle guztiek parte hartzen dute
• Ikasleen antolaketa eskatzen da: hauteskunde, batzarrak, ordezkariak: prentsa, telebista, irratia, txikiweb, Agenda 21, jangela…

Antolaketa honen nondik norakoak hobe zehazteko ikasleek egindako bideo bat jarri digute, eta ostean, zein hedabide lantzen dituzten erakutsi dizkigu, baita nola egiten dituzten:
- Prentsa: egunero; kazetariak 3.zikloko 4 ikasle; egunero fotokopiatua irakurtzen dute gela bakoitzean. ABE (Amara Berriko Egunkaria) deitzen da.
- Irratia: auzoan emititzen da; webean ere entzun daiteke; 2. zikloko 2 ikasle. ABI (Amara Berriko Irratia) deitzen da.
- Telebista: gela guztietan ikusten dute; webean ere ikus daiteke; 3. zikloko 4 ikasle; grabatu (goizean) eta editatu (arratsaldean). ABT (Amara Berriko
Telebista) deitzen da.
- Txikiweb: ikasleen web-a da; 3. zikloko 2 ikasle (webmasterrak deiturikoak) egiten dute.


Behin guztia hau aurkeztutakoan, berriro ere bideotxo bat jarri digute, hau ere ikasleek egina eta hedabideak hobeto azaltzeko helburua dauka, baita nola lan egiten duten erakustekoa ere.

Taldearen iritzia:

Gogoratu beharra dago Amara Berrikoek lan egiten duten metodologiak ospe handi duela, baina ospe eta fama horren atzean, hainbat urteetan zehar eginiko lana nabaritzen da. Lehengo eta behin, uste dugu Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan, baita bere beste hainbat proiektuetan azaltzen den helburuak nahiz zereginak ondo bermatzen direla gero haurrek egiten dituzten lanetan.
Bestetik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu egiten dituzten lanek nolabaiteko erreperkusio edo oihartzun bat izan behar dutela, bestela egindako esfortzu guztia ezerezean gelditzen da. Hortaz, eta lan hauei irteera emateko bideetako bat IKTen erabilera uztartzea aukera on bat izan dela argi dago.
Azkenik, asko eskertzekoa da egindako azalpenak hain modu argian egin izana, galderarik ez egonez eta gutxi gorabeherako ideia bat egitea haien funtzionamenduaren inguruan.
Besterik gabe, jakin informazio gehiago eskuragarria dagoela web-orrialde honetan: www.amaraberri.org

Izan huntsa!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario